Imagen
Imagen
Descripcion

Pedagogian lizentziatua da eta azken 10 urteak, ikaskuntza prozesuak, hezkidetza eta haur literatura uztartu ditu proiektu eta erakunde desberdinekin elkarlanean. Hainbat eta hainbat egitasmo diseinatu eta burutu zituen zenbait ikasturtez Bizkaiko Urtxintxa Eskolan. Galtzagorri elkartean ere hainbat dira dinamizaturiko proiektuak. Kilometroak eta kilometroak haur literaturaz beteriko altxorrekin. Baita ere diseinu lan polit bat, hezkidetza eta literatura uztartzen dituen areto literarioa: Itsaspeko bihotzak. Egun, Durangoko Ibaizabal Ikastolako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloan irakasle da, aurten 5. ikasturtez hezitzaile potentzialak beraien ibilbideak josi ditzaten laguntzen. Baita ere mugimendu feministako kide da Mireia.
Cargo - Nota descriptiva
Pedagogoa eta antropologoa
Tipo
Invitados