Imagen
Imagen
Descripcion
Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962). Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du, bai prosa, bai poesia. Kritikaren saria jaso zuen Azalaren kodea (2000) eta Bitsa eskuetan (2010) poema-liburuengatik; eta Euskadi saria hiru aldiz Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2011) gazte-nobelei esker. Narratibaren arloan, Kristalezko begi bat (2013) nobela eta Hezurren erretura (2019) ipuin-liburua ditu aipagarrienak. Argitaratu berri du bosgarren poema-liburua, Nola gorde errautsa kolkoan.
Itzultzaile ere aritzen da. Besteak beste, frantsesetik euskarara ekarri ditu Skolastique Mukasonga ruandarraren Emakume oinutsa nobela autobiografikoa eta Foroug Farrokhzad sortzaile irandarraren poesia.
Nazioarteko hainbat topaketetan parte hartu du, hala nola Dublin Festival Writers (2003), Vjlenicako XXI. Literatur Jaialdia (Eslovenia, 2006), Edimburgh Book Festival (2007 eta 2019), Reading Month Festival (Eslovakia-Txekia-Ukraina-Polonia, 2016), Hizkuntzen Nazioarteko Egunean (Paris, 2019), Hay Festival Arequipa (Peru, 2019) IBVA jardunaldiak (Delhi, 2019) eta Bruselako Transpoesie (2020).
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Idazlea eta itzultzailea
Tipo
Invitados