Imagen
Imagen
Descripcion

Miren Larrea Murgoitio, Zornotzarra, antzezlea, gizarte hezitzailea eta ipuin kontalaria da.
Txotxongilo eta objektuen antzerkian espezializatua. Anita Maravillas konpainiaren sortzaile eta kide, hainbat konpainiekin lanean aritu da, hala nola, Gorakada edo Herta Frankel.
Panpinen sorkuntzarako eta manipulaziorako grinak Bartzelonara eraman zuten. Bertan, Pepe Otalen txotxongilo lantegian jaso zuen formakuntza eta Anita Maravillas antzerki taldea osatu zuen. Gaur egun taldea Zornotzan kokatu da eta hainbat lan eskaintzen ditu euskal eszenatokietan, hala nola, Pintto Pintto"edo SardiƱa Bakalau.

Ibilbide luzea du ipuinen munduan. Istorioak kontatzeko eta ipuinen taularatzea ikertzeko beharrak Zaku bete ipuin proiektua sortzera eramango dute, ahozko kontaeraren eszenaratzearen gainean esperimentatzeko.
Zaku bete ipuinez gain, hainbat argitaletxerekin lan egiten jarraitzen du.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
antzezlea, gizarte hezitzailea eta ipuin kontalaria.
Tipo
Artistas y Creadores