Looking for Pepe Pepe Espaliú (1955-1993) artista kordobarrari buruzko ikerketa-prozesu bat da, pieza sorta baten abiaburu izatea xede duena, gorputzari, hizkuntzari edo lurraldeari buruzko alderdiei erreparatuta.
Galdera hau da abiapuntua: Zer egingo luke (gaur) Pepek nire gorputza balu? Horrek bide ematen dit aldakuntzak eta irudimena erabiltzeko, Peperen obran oinarrituta, eta nire gorputzak sortutako ekintzak argitzen ahalegintzen naiz. Intuiziozko ekintzak dira, loturarik gabeak itxura batean, Peperi egiten diotenak aipamen edo ez.
Mis aleatorias, ekintza horien bilduma bat da, Tabakalera Taularan Looking for Pepe jokatzeko osatua. Oraindik etorkizun dagoenari egiten diodan deia da.
Nazario Díaz
'Mis aleatorias' Pepe Espaliú artista kordobarrari buruzko ikerketa-prozesu bat da, pieza sorta baten abiaburu izatea xede duena.