Imagen
Imagen
Descripcion
Mona Jimenez 1988an izan zen lehen aldiz Owegon; artista egoiliarra izan zen Experimental Television Center (ETC) zentroan. Harrezkero, Sherry Miller Hockingekin eta ETCrekin batera lan egin du bideoaren historiari eta hedabideak gordetzeari buruzko hainbat proiektutan. Oraintsuago, Sherryrekin eta Kathy Highekin batera, «The Emergence of Video Processing Tools: Television Becoming Unglued» (Intellect Books, 2014) argitaratu du, artistek eta ingeniariek asmatutako 1970eko eta 1980ko hamarkadako bideo-tresnei buruzkoa. New Yorkeko Arte Garaikideko Museo Berriko egonaldiaren ondorengo astean kaleratuko da liburua, baita horri buruzko eztabaida egin ere.
Mona hezitzailea eta antolatzailea da, eta hedabide independenteen eta hedabideen artea gordetzea defendatzen du. Bideoa gordetzeko, hedabide berriak gordetzeko arte-instalazioetako eta bilduma-kudeaketako irakaslea da New Yorkeko Unibertsitateko Mugimendu Irudia Artxibatze eta Gordetzeari buruzko graduondoko programan. Audiovisual Preservation Exchange izeneko programa abiarazi zuen eta mugimendu-irudien artxibatzaile eta defendatzaileekin batera lan egin du Ghanan, Argentinan, Uruguain eta Kolonbian. 2014ko uztailean, Ghanako Unibertsitateko Ikasketa Afrikarren Institutuan soinua gordetzeko gailu bat ezartzeko taldearen buru izango da.
Komunitateetan hedabide-bildumak artxibatzea sustatzen du Monak, eta funtsezkoa izan zen urteroko Community Archiving Workshop tailerrak sortzeko. Horiek, bada, Mugimendu Irudien Artxibatzaileen Elkarteko Komunikabide Independenteen Interes Taldeak antolatzen ditu. Tech Focus III: Caring for Computer-based Art (plangintzan, 2015erako) proiektuaren antolakuntza-batzordeko kidea da –Lan Historikoak eta Artistikoak Gordetzeko Estatu Batuetako Institutuaren Komunikabide Elektronikoen Interes Taldearen proiektua da–. Horiez gain, hauek ere egin ditu: Artisten Instrumentazioaren Datu-basea, Daniel Langlois Arte, Zientzia eta Teknologiarako Fundazioan egindako ikerketa-egoitzan garatu zuena, eta TechArcheaology, komunikabideen artearen instalazioak gordetzeko AEBetako lehen sinposioa, Paul Messierrekin eta Bay Area Video Coalitionekin batera.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores