Mortu Nega, Flora Gomes, Guinea-Bissau, 1988, 85’
Hau pelikula mitiko bat da, Guinea-Bissau-ko historiako fizkiozko lehenengo pelikula. Flora Gomesek Santiago Álvarez zinemagile handiaren babesean ikasi zuen Instituto Cubano de Cine-n 70eko hamarkadan. Bere herrialdera itzuli zenean egin zuen lehenengo lana Amílcar Cabral askatzailari buruzko dokumentala izan zen, pelikula hau bere herrialdeko historia ondarea bilakatuz. Zine militante dokumentalean aritu eta gero, Mortu Nega bere lehenengo fikzioa izan zen.
1973 urtean, Guinea-Bissauko Independentzia gerran, Diminga, 30 urteko neska gaztea, Sako, bere senarrarekin elkartuko da frontean. Borrokalariekin aurrera doan heinean, erabat suntsitutako herrialde bat aurkituko du eta heriotza, leku guztietan. Kolonialismoak eragindako hondamena agerikoa da, baina baita bere askatasunarengatik borrokan dabilen herriaren indarra eta alaitasuna ere. Gerra bukatuko da, pixkanaka etorkizunean itxaropena berreskuratuko da eta bakeak iraganeko mina sendatuko du. Baina izurri berri batek anker joko du Dimingaren herria.
Mortu Nega askapen gerrari eta Guinea-Bissauko independentziari buruzko pelikula bat da; baina baita emakume afrikarraren indarrari kantu bat eta bere borrokaren kronika ere.
Hau pelikula mitiko bat da, Guinea-Bissau-ko historiako fizkiozko lehenengo pelikula.