Mover Paredes neure praktika birkokatzeko ariketa da; horretarako, ahotsa eta itsasoaren inguruan azken urteetan ikasitakoan oinarritu naiz, eta lurtarretik aldendu, bai eta oinarri trinkoetatik eta orekatik ere. Ardatzaren aldaketa hori eta esperientzia jariakor guztiak “lehorrean” lantzea proposamenaren ezaugarri bereizgarria da. Kataluniako kostako paisaietan ahotsaren bidezko banakako ariketa mediumnikoa orain ikerketa ireki eta partekatu gisa birformulatu da, gorputz eta beren teknologien gaitasun politiko eta idiosinkratikoak aztertzeko.
Eginez pentsatzea. Igeri egin, abestu, errepikatu. Emaitza aurkitzeko nahia geroratzea, prozesuaren alde eginez. Lurraldearekin dudan harremana tenkatzea. Baita alboratu ere. Espazioari ahotsa ematea. Ez-hitzezko dimentsio batetik eta horrek arkitekturarekin duen oihartzunetik ateratako ahotsaren materialtasunaren bidez funtsezko komunitate bibrazionala deitzen da. Eta bilaketa performatibo eta eskultorikoan, azkenean gurtzarik gabeko liturgia baten antzeko zerbait agertzen da.