Imagen
Imagen
Descripcion
1994an hasi ziren Ion Munduate eta Blanca Calvo elkarrekin lan egiten, eta arte-ibilibide oparoa osatu dute; besteak beste, honako obra hauek ondu dituzte: Mármara (1994), MMMM (1995), Sangre Grande (1996), Lucía con zeta (1998), LaSola (1999), Flyball, Boj de largo (2000), ASTRA TOUR (2003-2004), Extras de artificio (2005), BAT, Beautiful Animals Trying (2006) Sin título, en colores (2010) eta Translation (2013-2015). Gorputzaren diskurtsoekin egiten dute lan, inmaterialtasuna baliabide, eta, beren obretan, behin-behineko egoera bat hartzen dute, eta, horren bidez, ekintza eraldatu eta esanahiak sortu.
1998an, Mugatxoan sortu zuten, garai horretako testuinguruaren hutsuneekin kezkatuta baitzeuden. Lehenengo, Artelekun garatu zuten proiektua (Donostia), eta, gero, baita Fundação de Serralves fundazioan ere (Porto). Hezkuntza-proiektua da, ikerketa eta sormen artistikoa jorratzen ditu, eta baldintza egokiak eskaintzen zituen, hartara, ekoizpen- eta lan-irizpide tradizionalekin moldatzen ez ziren prozesuak mamitu zitezen. 2011tik aurrera, Mugatxoan-en ohiko egitura aldatu zuten, eta proiektuei heltzen hasi ziren, eduki-blokeka. Lehenengoa:Cuando el cuerpo desaparece. Hainbat fase izan zituen, eta bi lan-ardatz: auto-hausnarketa eta soinua, des-materializatzeko bide moduan. 2015ean Gure Arte saria jaso zuten, Mugatxoan proiektuari esker: arte bisualen alorrean egindako lanari aitortza.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Ikerketa eta sormen artistikoa jorratzen dituen hezkuntza-proiektua
Tipo
Artistas y Creadores