Saio honetan Asier Mendizabal artistak Karl Kraus, austriar idazle eta kazetaria berpiztuko du. Karl Krausek Die Fackel (suziria) aldizkari mitikoa “Eraitsitako literatura” izeneko artikulu batekin estreinatu zuen, Vienako Griensteidl kafetegia, Europako kafetegi literario famatuenaren itxiera ulertzeko ezinbestekoa den textu laburra hain zuzen.
Krausek emandako konferentziak beranduago bere aldizkarian argitaratzen zituen testuak ziren maiz. “Magia beltzak eragindako munduaren gainbehera” izenarekin ezagun den hitzaldi eta testuan egilearen pentsamenduan errepikatzen diren gaietako batzuk aurkitzen dira, tartean, hiri modernoa hizkuntzak galbideratzen dituen eta bere biztanleen nerbioak bizkortzen dituen narkotiko erraldoia bezala aurkezten da.
Kearen politikak programa Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia proiektuaren barne kokatzen da eta hilean behin artista, antropologo, idazle eta arte historialariek emango dituzten hitzaldi publikoak eskaintzen ditu. Kearen politikak hel egite eta posesio ariketa bat da, filosofo, poeta, politikari, edo kimikalari ezberdinek urte honetako gonbidatuen gorputzak okupatuko baitituzte.
Saio honetan Asier Mendizabal artistak Karl Kraus, austriar idazle eta kazetaria berpiztuko du.