Imagen
Imagen
Descripcion
Argazkia: Víctor Iriarte
Mursego da Maite Arroitajauregi. Mursego saguzarra da portugesez. Mursegok musika egiten du, txeloa, pedal loop stationa, txistoa, txindata txinarrak, pistoi txirula, panderoa, ukelelea, koloretako argidun teklatua, autoharpa, errimak, txaloak, inprobisazioa eta ahotsa erabilita. Maitek txeloa jo du euskal musika talde askotan: Anari, Lisabö, Xabier Montoia, Ama say, etab.
Mursego da bere bakarkako proiektua. 2009ko apirilean grabatu eta argitaratu zuen lehen diskoa, Bat (1), autoedizioan, eta, besteak beste, Parisen eta Erroman aurkeztu zuen. 2012 urtearen amaieran, Maitek, Mursegok, bigarren diskoa kaleratu zuen, Bi (2). Bilakaera nabarmena izan zuen soinuan, esperimentaziotik aldendu eta abesti-formatura hurbilduta. Denboraldi bat igaro zuen zinemako (Emak Bakia, Invisible), dantzako eta antzerkiko proiektuetan lanean eta, ondoren, hirugarren diskoa, Hiru (3), etorri zen; behin betiko berrespena izan zen, eta aurrerapauso bat gehiago gero eta berezi eta liluragarriagoa den unibertsoan. Gero eta pop estilokoagoa da, gainera. Pop estilokoa, zentzurik zabal eta onenean: rocka, abangoardia, klasikoa eta folka (hangoa eta hemengoa) dira iturburua; bestela esanda, oraingo eta hemengo herri musika, «hemen» dagoeneko leku guztietan delako. Zineman berriz ere lanean aritu ondoren (Asier Altunaren Amama eta Fernando Francoren Morir), eta Harkaitz Canorekin eta Ixiar Rozasekin pieza eszeniko bana zuzenean aurkeztu ostean, gaur egun azken proiektua aurkezten ari da; oiondarrekin eta oiondarrentzat grabatutako disko kolektiboa.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Musikaria
Tipo
Artistas y Creadores