Kohlbergerrek modu erradikalean erabiltzen du proiekzio digitaleko teknologia. Bulkaden eta argi puruaren uhinen bidez, pertzepziorako giza aparatuaren gainkargak «behatzailearen begian» baino agertzen ez diren inpresio bisualak eragiten ditu. Zarata-geruzek, dronek eta argi estroboskopikoek infinituaren sentsazioa eragiten dute, eta hori liluragarria da artistarentzat, abstrakzio gorena eta ezin lausoagoa delako. Irudiaren gainazalak eta espazioak bat egiten dute, eta batasun horretan iraungita gelditzen dira izan eta ez izan, material eta ez- material moduko kategoriak.
Performance hau Zin Ex: Gorputza eta arkitektura erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da. Gainera, irailaren 18an, Rainer Kohlbergerrek bere sormen prozesuari buruzko masterclass bat emango du Medialaben, apuntatu hemen interesatzen bazaizu.
Performance hau Zin Ex: Gorputza eta arkitektura erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da.