Memoria de Montevideo du izena Jorge Oteiza eskulturgileak (data jakinik gabe) grabatuta utzi zuen musika konposizio bakarrak. Jatorrizko grabaketak, oriotarrak musika tresnekin baino hitzezko narrazio modura azaldu zuenak, konposizioa bere osotasunean azaltzen ez duen arren, Oteizaren soinuzko unibertsoaren arrastoak mahai gainean jartzeko adinako garrantzia du. Ez dago bere soinuzko artxibo osoan horrelako beste ariketarik, eta zentzu horretan artistaren ibilbidean mugarri berezi bat ezartzen du.
Hainbat hamarkadaz ahantzita geratu den eta musika konkretua bezala definitu dezakegun lan hau lehen aldiz gorpuztea da emanaldi honen helburua. Orain hilabete gutxi batzuk soinu artxiboaren zenbait atal ezezagun jendaurrean aurkeztu eta aztertu ondoren, oraingoan kolaboratzaile jakinen laguntzarekin, Xabier Erkizia soinu artista eta ikerlariak Memoria de Montevideo interpretatzeko lehenbiziko saialdia eskainiko du. Emanaldia, interpretazio berri honetaz gain, jatorrizko grabaketaren entzunaldiarekin eta bestelako azalpenekin osatuko da.
Xabier Erkizia soinu artista eta ikerlariak Jorge Oteizaren Memoria de Montevideo musika konposizioa interpretatzeko lehenbiziko saialdia eskainiko du.
Reserva: Musika dena eta eszena, Memoria de Montevideo (Estreinaldia)
FechaInicio: 2022-12-22
FechaFin: 2022-12-22
FechaAlta: 2022-03-03
Seccion: PROGRAMA PUBLIKOAK
Proyecto: Musika, dena eta eszena
FECHAS:
idReserva: CD6EADCE-BE61-4546-848A-C661B01A54A3
Fecha: 2022-12-22
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 20:00
TituloEvento: Musika dena eta eszena: Memoria de Montevideo (Estreinaldia)
TituloEventoEU: Musika dena eta eszena: Memoria de Montevideo (Estreinaldia)
Sala: SALA Z
SalaES: Sala Z
SalaEU: Z aretoa
Ocupacion: Ekitaldia - Orokorrean
OcupacionES: Evento en general
OcupacionEU: Ekitaldia - Orokorrean