Hemeretzi zatitako poema da Orbelen Intziriak izenekoa. 2020 agertu zen Balea Zuriak plazaraturiko Itxaro Bordaren Abaro bilduman. Bizitza puskak dira, bertan hatsa eta odola isurian nabaritzen dela. Abaro hitzaren eta zuzulu elearen arteko bidaia bat dela ere erran genezake, joko baten antzekoa, jokoa izanagatik egunerokotasunaren nolabaiteko mina ere gatibatzen duena.
Sorkuntza hau Olivier Cavalié Kako musikariarekin emanen du Itxaro Bordak, datorren ekainaren 24an. Ez da lehen aldia bi artista hauek elkartzen direla, 2008an Ogella Line eta 2013an Guhaur arrotzak/A nous même étrangers ikusgarriekin ibili zirelako Akitanian eta Euskal Herrian zehar. Esperientzia horien lekuko bi disko geratzen dira.
Sorkuntza hau Olivier Cavalié Kako musikariarekin emanen du Itxaro Bordak, datorren ekainaren 24an. Ez da lehen aldia bi artista hauek elkartzen direla, 2008an