Imagen
Imagen
Descripcion

Giulia Loli musikaria, ekoizlea eta artista da. Bide luzea egin du: nerabetan, Pittsburgh hirian, celloa eta bateria jotzen zituen punk/esperimental/jazz askeko taldeetan; gero, atzera hutsetik hasi zen New Yorken eta Kairon, hip-hop eta jungle dj arloko jendearekin lanean; ondoren, oholtzan eta estudioan aritu zen, askotariko artista eta musikarirekin, hala nola Marc Ribot, Ikue Mori, Butch Morris, the Nile, Julia Kent, Morgan Craft… Ondoren, aurrez sekula entzun gabeko Balabi Breakbeat estiloaren aitzindari bihurtu zen. 1995ean, ekoiztetxe bat sortu zuen, Sa’aidi Hardcore Productions, Brooklynen, eta baita argitaletxe bat ere: KMT BBB USA. Gainera, estilo instrumental oso berezi, intentso eta hedakorra ere landu du.
 
G.G.S.S/Rocca AlMileda Studio estudioan ibili da, ingeniari-buru eta ekoizle, eta lan horretan aritu da, 20 urtez, hainbat tokitan: Brooklyn, Kairo, Toskana eta Amsterdam. Bolada luzea egin du Rocca AlMileda laborategi-kobazuloan, gauzak grabatzen eta ikertzen, Italiako basorik urrunenetako batean. Hala ere, orain gutxi itzuli da munduko atmosferara: Amsterdamen dabil.

“Erritmo Anitzeko Sen Leherkaria, Etorkizuneko Idazkun Antzinakoak Sakon Zizelkatua, Eskuz egina, Modaz kanpo. Anakronismo Deliberatua, Dantza Berri baten Alde. Espiritualtasuna berri baten alde”. “Goi-gizarteko kide neoliberala baino, otso bakartia; ideia afrozentrikoak iturri”.

(Thomas Glaesser)
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Musikaria, ekoizlea eta artista
Tipo
Artistas y Creadores