Imagen
Imagen
Descripcion
Lehen dantza ikasketak Donostia eta Irun bitarte burutzen zituen. Goi mailako Dantza Garaikide ikasketak Codarts-en (Rotterdam) burutu ondoren, sorkuntzara zuzendutako lehen urratsak Nerea Urbietarekin eta Marta Ortegarekin batera eman zituen "Nosotras y la pieza” (2004) lanarekin.
Proiektu ezberdinetan parte hartutakoa da, batez ere sorkuntzan eta interpretazioarekin lotutako jardueretan eta, hori guztia, pedagogiarekin batera uztartzen du 2004az geroztik.
Parentesi baten ondoren, 2016 urtean sorkuntza pertsonalera itzultzen da, Hutsunea (2017), Nere azalean arrotz (2017) eta Mutu (2018) piezak estrenatuz. Honela, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin eta Dantzagunea (Gipuzkoako Diputazioa) eta Donostia Kulturaren babesari eta elkarlanari esker, koreografa eta konpainia modura bere ibilbide pertsonalari ekiten dio.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Koreografoa, dantzaria, pedagoga
Tipo
Artistas y Creadores