Imagen
Imagen
Descripcion
Arg: Gandy Ea (Primal UproarIII,Hamburg)
MYRIAM RZM-ek (Dima 1975) 1994az geroztik, hainbat talde eta proiektutan bateria-perkusio jotzaile eta sortzaile gisa abiatuta, esperimentazioa, inprobisazioa eta soinu performancearekin lotutako bidea garatu du: Gora Japon-ekin (2005-2013)k Magmadam-ekin (2014-2017), hainbat artista transdiziplinarrekin eliarlanean arituz, besteak bestek Idoia Zabaleta, Miguel A. García, Alex Mendizabal, Nilo Gallego, Chus Dominguez, Coletio Qualker, Ibón Rg, Camila Téllez, Inazio Escudero, Sra Polaroiska, Isaak Erdoiza etab, soinu esperimentazioa eta performancearen eremu zabalean, eta bere sormen-irrikatik jaiotako proiektuen bidez, beti ere, beste modu batzuetan sortutako musikak posible eta errealak direlako sentitze-intentzioan oinarrituta.
Prozesu hau, neurri batean, hauei esker egin du: 2017ko BilbaoArte Fundazioaren diru-laguntzak Ikertu Beka 2017, Sonar acciones Sonar lugares proiektuarekin (proiektuaren zati bat Azala egoitzan) eta, Rosa Casado eta Mike Brookesek gonbidatutak, Prototipoak#18 AZ-n sormen egoitza, Fluidofila periodo de crecimiento proiektu-instalazio interaktiboarekin.
2018tik aurrera, inprobisazioan oinarritutaiko zuzenekoa garatu du, bere soinu eta performance irrikei egokitutatu DIY/DIT (autoekoiztuak) soinu tresnekin, fx pedalekin, feedback-arekin nahastuta, eta gorputzaren mugimenduarekin ekintza/elkarreraginean. Erritualera hurbiltze bat. Mugimendua, zarata Proto_Errituala; leku eta testuinguru desberdinetan zuzenera eramana, hala nola, Bruital nights Berlin, Primal Uproar III Ms Stubniti Hamburgo, Colision I Medialab Prado Madrid, Consonni Radio Show AZ Bilbon, Le Larrasikito Bilbao, Distopia Mutante Mogambo Donostia, MEM Bilbao etab.
Egungo beste proieitu batzui:
Abyme Nabar, Joel Englund (Jolie) soinu-artista eta DJ suediarrarekin zuzeneko elkarrekintza inprobisatua; egiteko era desberdin biren topaketa, fusioa, erabat zuzeneko soinu-espresio bidaian. CDak, nahasgailuak, loop-ak, feedback-k, fx-ak, tresna akustikoak eta DIY soinu gailuak.
Txaranga Urretabizkaia, txaranga experimental hiperbentilatua; partaideok sortutako pieza performatiboak ardatz harturik, leku eta testuinguru bakoitzera egokitutako kontzertu-talde irekia.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Performerra eta soinu-esperimentatzailea
Tipo
Artistas y Creadores