Arratsaldean, Angela Schanelec, Alemania, 2007, 97', 35 mm; ingelesezko azpitituluekin
Irene antzerkiko aktorea da eta laku ondoko etxera itzuli da kanpoan egonaldi luze bat egin ondoren. Bertan bizi dira Alex anaia eta Konstantin semea. Uda da eta beroa egiten du. Konstantinek Agnes neska-lagunaren bisita jasoko du. Oporrak aldameneko etxean ematen ditu neskak, bere familiarekin. Konstantin eta Agnes elkarrekin hazi dira. Agnes ikasten ari da; Konstantinek idatzi egiten du, eta ez da inoiz lakutik aldendu. Berriz ikusten direnean, ezer ez da berdina izango, eta argi geldiezin bat eroriko da zalantza bakoitzaren gainean. Irene nahasita dago. Ama-semeen arteko istorioa errepikatu egiten da, ironiaz eta oldarkortasunez, aintzatespenaren bila dagoen emaitzarik gabeko zirkulu batean. Harremana ez da galtzen, baina galera jasanezina da.
Irenek bere maitalea kontsolatuko du. Konstantin bere onetik aterata dago. Baina Agnesek maitale horren presentzia gogoz hartuko du, bihotza lasaitzen baitio. Horrela, pixka bat askatuko da eta Konstantin ahazten hasiko da. Azkenean, ama eta semea bakarrik daude. Ordu gutxi batzuk baino ez dira igaro, bizitza oso batekin kontrajarrita, beroa eramangarriagoa da eta haizea nabaritzen da. Txekhoven «Kaioa» laneko pertsonaia nagusiak hemen eta orain, udako hiru arratsalde eder eta izugarritan.
Iturria: Berlingo nazioarteko 57. zinema-jaialdia (katalogoa)
Irene antzerkiko aktorea da eta laku ondoko etxera itzuli da kanpoan egonaldi luze bat egin ondoren. Bertan bizi dira Alex anaia eta Konstantin semea.