Imagen
Imagen
Descripcion

Ikusentzunezko Komunikazioan Lizentziatua, argazkilaritzaren teknika primitiboenekin aritu da lanean ordutik. Argazkilaritza estenopeikoan oinarrituta garatu ditu bere argazki proiektuak, zehaztasun faltak duen adierazteko gaitasunak txundituta. Argazki lan ezberdinak garatu ditu, esate baterako, Hysteron, emakumeen gorputzen arteko talkak eta harremanak irudikatzen dituena; edo, Suzko Irudiak, bizitzaren eta argiaren intentsitea jasotzen duen lana. Azken hau Indian garatu zuen poxpolo kaja bat erabilita argazkiak ateratzeko.

Argazki irakaslea ere bada, eta teknika primitiboen inguruko lantegiez gain, sormena eta argazki proiektuak garatzeko ikastaroak ere bideratzen ditu, argazki bidaiak antolatzeaz gain.
Cargo - Nota descriptiva
Argazkilaria
Tipo
Artistas y Creadores