Imagen
Imagen
Descripcion
Natasha Marie Llorense Marseillan eta New Yorken bizi den idazle komisario independentea da. Hainbat komisariotza-proiektu dauzka martxan: batak ikuspuntu feministatik aztertzen du indarkeriaren eta irudikapenaren arteko harremana arte garaikidean; beste bat margolaritza garaikidearen balio kritikoan oinarritutakoa; eta hirugarren batek artean praktika sozial baten dimentsio etikoa ikertzen du.
Honako tokiotan erakusketak komisariatu ditu: International Studio and Curatorial Program (Brooklyn), REVERSE Gallery (Brooklyn), Project Space at the Elizabeth Foundation for the Arts (New York), Ramapo College (New Jersey), Zabludowicz Gallery (Londres), MomentArt (Brooklyn), Aronson Gallery at Parsons Design School (New York), Essex Street Market and Cuchifritos Gallery (New York), Skowhegan's space en Manhattan (New York), Hercules Art Studio Program (New York), y Rond-Point Projects (Marseilla). Honako tokiotan komisariotza-egonaldiak egin ditu: Marra Tein (Beirut), Triangle Arts Association (New York), Rond Point Projects (Marseilla).
Llorensek Ekialde Ertaineko eta Afrika iparraldeko zine eta arte garaikideari buruz idazten du, baita honako beste gai hauei buruz ere: politika feministak, indarkeriaren filosofiak, queer eta prolitika intersekzionalak artean, komisariotza-praktika etiko eta poskolonialak, eta bere ohiko kolaboratzaileen lana.
Bere testuak argitalpen garrantzitsu ugaritan agertu dira: ArtReview, Modern Painters, BOMB Magazine, Pastelegram, WdW Review, Contemporary Art Stavanger, Art Agenda eIbraaz.
Irakaslea izan da Columbia Universityn eta New Yorkeko the Cooper Union and Eugene Lang College-ean. Gaur egun irakasle laguntzaile lanetan dabil Pariseko Parsons-eko Curatorial Studies MA programan. Bard-eko Komisariotza-Ikasketen Zentroan egin zuen masterra, eta gaur egun doktoregaia da Arte Moderno eta Garaikidean, Columbia Universityn. Bere ikerketa akademikoak Argeliako zineak bertako gerra 1965 eta 1979 bitartean nola irudikatu zuen aztertzen du.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Komisarioa
Tipo
Artistas y Creadores