CC_BY_SA 2.0 Natura algoritmikoa - Jaime de los Ríos
Natura betidanik izan da inspirazio iturri. Artea, ingeniaritza edo arkitekturak historian zehar inteligentzia begetala, formazio geologikoak edo arrai edo txingurrien inteligentzia amankomunaren koordinazioa bezalako fenomenoak aztertu dituzte metodo eta teknika berriak topatzeko asmoz. Lantegi honetan algoritmo hauek aztertuko ditugu, bere konplexutasuna era harrigarrian errepikatzeko ahalbideratuz.
VVVV programazio lengoaia bisualean sorturiko aplikazio parametriko ezberdinak erabiliz, naturan ematen diren ohizko ekuazioen fundamentuak aztertuko ditugu: partikula sistemak, patroiak, fraktalak, talde jokaerak, eraikitze generatibo voroidala… argia edo soinua bezalako kanpo elementuekin nahastuz 2D eta 3Dan inprimatzeko asmoarekin.
1 Blokea
● Konplexutasun zientzien teoria eta biomimetika: Nola eraikitzen du naturak? Naturaren inspirazioan oinarrituriko Arteak eta Arkitektura berrikustea.
● Oinarrizko indarrak eta sistemak, patroi sortzaileak.
● Algoritmo begetalak eta antolakuntza kolektiboak: intsektuak, arrainak, hegaztiak.
● Interakzioa eta ondorioak denbora errealean bistarazteko.
● Azterketa kasuen posterrak eta soluzioak inprimatzea.
2. Blokea
● Zer lotura dute Big Datak, adimen artifizialak eta biomimetikak?
● Gure mundua aztertzeko moduak.
● 3Dko eraikuntza algoritmo parametrikoak.
● Irudiak sortzea eta eraikuntza algoritmikoa, sentsoreekiko iterakzioan oinarrituriko garapena eta irudi biomimetikoen 3Dko inprimatzea.
Naturan ematen diren ohiko ekuazioen fundamentuak aztertuko ditugu Jaime de los Ríosek gidatutako lantegian: partikula sistemak, patroiak, fraktalak, talde jokaerak, eraikitze generatibo voroidala…