Imagen
Imagen
Descripcion

Marta Navaridasek (Donostia) Alemanaren Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen Bartzelonako Pompeu i Fabra unibertsitatean eta dantza/koreografia Arnhemeko ArtEZ Arte-unibertsitatean eta Amsterdamgo AHKn. The Loose Collective nazioarteko artista-kolektiboko sortzaileetako bat da, eta 2006tik, koreografo eta performer independentea da. Alex Deutingerrek (Salzburg) Espainolaren eta Ingelesaren Itzulpena ikasi zuen Grazeko Karl-Franzensen, eta dantza Linzeko Anton Bruckner unibertsitatean. Dantzari egin du lan, besteak beste, Oleg Soulimenko, Christine Gaigg eta Anna Mendelssohn koreografoentzat. 

Martak eta Alexek bikote artistiko moduan egiten dute lan 2008tik, elementu nagusitzat gorputza eta testua dituzten obra eszenikoak sortuz. Haien lanak antzoki eta jaialdi askotan erakutsi dira, besteak beste: Gasteizko Artium Museoan, Escena Contemporánea Madrid, Abrons Arts Center New York, Gessnerallee Zurich, Maison de la Danse Lion, Palazzo Grassi Venecia, The Place Londres, Danspalladium Malmo, Rencontres Chorégraphiques Internationales de Seine-Saint Denis Paris, Centrale Fies Drodesera, Pôle Sud Estrasburgo, Impulstanz Festival Viena, Dansens Hus Estocolmo, DanceWeek Festival Zagreb, Muffatwerk Munich, Frascati Theater Amsterdam, Tanzquartier Viena. 

Navaridas & Deutingerren lanen artean, honako hauek aurki ditzakegu: Look at Them Now! (2007), This is Not a Ship (2008), Your Majesties (2010), Fandango and Common Consciousness (2011), Speaking of Which (2013), On the Other Hand (2013), Queen of Hearts (2016), Pontifex (2017), I would like to be a better person (2018).

 
Cargo - Nota descriptiva
Artistak
Tipo
Artistas y Creadores