Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Kathrine Switzer-ek ezarritakoari aurre egin zion Bostoneko maratoiean parte hartzen zuen lehen emakumea bilakatu zenean. Topikoak hautsi nahi dituzu, bideo-jokoetako Kathrine Switzer bihurtu? 

Lantegi praktiko honetan parte hartu, neska zein mutil, eta zure bideo-jokoa diseinatu Unity erabiliz. Bideo-joko baten diseinu eta garapenaren oinarriak ikasiko dituzu, bere historia eta osagaiak. Klasiko baten bertsioa sortuko duzu eta hau hasiera besterik ez da, helmuga zuk jarriko duzu! Amaigabeaz haratago!

Honela banatuko da lau egunetako lantegia:

-Lehen eguna bideo-jokoen diseinuaren aurkezpena egingo da zaio eta bertan bideo-joko bat zer den azalduko dugu. ‘Zeintzuk dira bideo-jokoaren osagarriak?’ galdera erantzuten saiatuko gara eta bideo-joko bat garatzeko beharrezkoak diren osagarri matematikoen eta fisikoen inguruko oinarrizko ezagutzak emango ditugu. GameFlow delakoaz hitz egingo dugu, hau da, bideo-jokoaren bizitza-zikloaz. Jokoen diseinuarekin erlazionatutako dokumentazio guztia aztertuko dugu, baita adibide ezberdinak ikusi ere. Saioa amaitzeko, UNITY 3D-ri buruzko, bideo-jokoak garatzeko aukeratutako motoreari buruzko, sarrera bat eskainiko da.

-Bigarren eta hirugarren egunetan, prest egongo gara PONG bideo-joko famatua bere osotasunean garatzeko: agertokia, mekanikak, jokalariaren kontrolak eta IA eta pilotaren portaera, baita efektu eta soinuak ere.

-Laugarren egunean, ikasle bakoitzak garatutako bideo-jokoan aldaketak egingo ditugu. Adibidez, efektu bereziak sortu, jokoaren arauak aldatu, eta abar.

 

Oharra: ordenagailu eramangarria ekartzea gomendatzen da. Ez izatekotan, idatzi ubik@tabakalera.eu-ra.

Descripción Corta

Endika Campok (Binary Soul) eskainitako lantegi praktiko honetan parte hartu, neska zein mutil, eta zure bideo-jokoa diseinatu Unity erabiliz.

Temática
Tipo de actividad
Autor-es
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si