Multimedia
Imagen
Pie de imagen
Christine Vachon
Imagen
Christine Vachon Tabakaleran
Información
Texto Apartado

 

Christine Vachonekin NEW QUEER CINEMA mugimenduaren sorrera eta bilakaerari buruz hitz egingo dugu saio honetan, ekoitzi dituen obrarik ikonikoenetako batzuk berrikusiz: POISON (Todd Haynes, 1991), GO FISH (Rose Troche, 1994), BOYS DON 'T CRY (Kimberly Peirce, 1999), FAR FROM HEAVEN (Todd Haynes, 2002).

Christine Vachon AEBetako zinema independentearen barruan sortu zen NEW QUEER CINEMA mugimenduaren bultzatzaileetako bat izan zen –Todd Haynes, Cheryl Dunye, Isaac Julien, Gus Van Sant, Tom Kalin, Derek Jarman eta Gregg Arakirekin batera, besteak beste– 90eko hamarkadaren hasieran.

1992 urtean B. Ruby Rich kazetari eta kritikari feministak izen hori sortu zuen zinema eta bideo mugimendu berria izendatzeko. Erabat politikoa eta estetikoki berritzailea zen, queer artista, zinemagile eta aktibistek sustatua, genero eta sexualitate aniztasun handiagoa, aurreiritzirik gabeko begirada, komunitateen duintasuna eta pantailetan LGBT irudikapen handiagoa eskatzen zutena.

Gainera, 1992 urte erabakigarria izan zen queer zinema independentearentzat, zinema jaialdietan ezohiko presentzia lortu zuelako. New Yorkeko Zinemaldiaren hitzordutik, Toronto eta Sundanceko jaialdietara, etab. Vachonen beraren hitzetan, film horietan jarri zen fokua eta komertzialki bideragarriak izan daitezkeela frogatu zen (New Queer Cinema, B. Ruby Rich, Duke Universit Press, 2013).

Testuinguru horretan sortu zen KILLER FILMS, Vachonek sortutako zinema independenteko ekoiztetxea. Gaur egun, aski ezaguna den izena bilakatu da azken 30 urte hauetako LGBTQ film garrantzitsuenetako askoren sustatzaile gisa. Horien artean daude: “Far From Heaven", "Boys Don't Cry”, “Go Fish” edo “Kids”.

Maiatzaren 31n Christine Vachonekin hitz egingo dugu Tabakaleran NEW QUEER CINEMA mugimendua sortu zeneko testuinguruaz eta gaur arte izan duen bilakaeraz. Baita industriak produkzioaren esparruan bizi izan duen eraldaketaz ere. Hori guztia bere lanik ikonikoenetako batzuk berrikusten ditugun bitartean.

 

 

 

 

Caracteristicas
Descripción Corta

Christine Vachonekin NEW QUEER CINEMA mugimenduaren jaiotzaz eta bilakaeraz hitz egingo dugu.

Idiomas Subtitulos
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Gratuito
Fecha Fin
Principal
No
Hora
19:00
Formato
Imagen Listado
Imagen
Pie de imagen
Christine Vachon
URL TICKETING
https://sarrerak.tabakalera.eus/index.php?action=PU_evento&Ev_id=1553&idioma=EU
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
Si
Imagen Listado Cartelera
Imagen
Pie de imagen
Christine Vachon
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Subactividades
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Temporadas
Año
2022
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Empresas Organizadora
En Home
No
Información Adicional
Abrir en ventana nueva
Si
Bases Convocatoria
Lista precios
Tipo Precio
Precio
0.00