Nicole L’Huillier (1985), Santiagoko (Txile) artista eta ikertzaile transdiziplinarra da. Soinuen eta bibrazioen esplorazioan oinarritzen da, eta, eraikuntza-material gisa, agentziaren, identitatearen, kolektibitatearen eta irudimen bibrazionalaren inguruan galderak egiten ditu. Bere lana ondoko hauen bidez gauzatzen da: instalazioak, soinu/dardara eskulturak, gailuen sorkuntza (soinua entzuteko edota zabaltzeko gailuak), performanceak, konposizio esperimentalak, mintz-poemak eta idazketa. Media Arteetan eta Zientzietan doktorea da MITen (2022). Bere lana hainbat erakusketa eta museotan egon da ikusgai: Nazioarteko 60. Arte Erakusketa – Biennale di Venezia (2024), Kunsthalle Bern (2024), Ming Contemporary Art Museum (McaM), Shanghai (2023), ifa-Gallery Stuttgart (2023), Bienal de Artes Mediales Santiago (2023, 2021, 2019, 2017), Staatliche Kunsthalle Baden-Baden (2022), Transmediale, Berlin (2022), Ars Electronica, Linz (2022, 2019, 2018), Museo de Arte Contemporáneo (MAC), Santiago de Chile (2022), 6th Ural Industrial Biennale, Ekaterinburg (2021) eta 16th International Architecture Exhibition – Biennale di Venezia (2018), besteak beste.
----
Argazkiaren kreditua: Patricia Chaparro