Ninouche, Valérie Massadian, Frantzia, 2011, 23’
Ninouchek lau urte ditu, eta bakarrik bizi da landa-eremuaren erdi-erdian dagoen etxe batean, bere buruari, askatasunari, denborari eta naturari emanda.
Le Parc, Damien Manivel, Frantzia, 2016, 71'
Pelikula bikoitza da: bi nerabe eta erabat kontrako bi egoera, eguna eta gaua hiriko parkean. Uda da, eta bikote gazte bat parkean elkartzen da. Beren lehen maitasun-istorioaren kronika izan zitekeen hau. Baina egunak aurrera egiten du, eta, Caspar David Friedrichen koadro erromantiko bat balitz bezala, paisaia aldatu egiten da, haizea jotzen hasten da, gaua iristen da, eta bikote gazteak bereizi egin behar du. Hor hasten da bigarren pelikula: hor hasten da misterioa, beldurra, iluntasuna eta, are, nahasmendua. Metamorfosi hutsa. Eta Rohmer edo Jonás Truebaren estiloko film bat zena Lynch, Antonioni edo Kafka bihurtzen da. 2016. urteko zinemazaleen testuetan gehien nabarmendutako filmetako bat (Cannesko Zinemaldiko deskubrimenduetako bat izan zen), eta gertutik jarraitzeko zuzendarien zerrendetan jarri zuena.
.
Saio bikoitza zineman. Valérie Massadianen film labur bat lehenik eta Damien Manivel zuzendariaren "Le parc" ondoren.