Donostia 2016ren Karta Zuriak egitasmoaren baitan, Esther Ferrerek, diziplina anitzeko artista sarituak, komunikazioa ardatz duen performancea aukeztuko du Europako Kultur Hiriburuaren programaren barne.
Nire bizitza kontatuko dizuet du izena ekintzak, eta hogei lagunek hartuko dute parte bertan: erdiak zeinu-hizkuntzan; gainontzekoak, berriz, hizkuntza desberdinetan. Hizkuntzaren alderdi bisuala eta entzutezkoa uztartuz joango dira, harik eta keinu eta ahotsen koru aniztua osatu arte. Performance honen bitartez, zeinu-hizkuntzaren ezagutza zabaltzea du xede Esther Ferrerrek; bai halaber hizkuntza bakoitzak berezkoak dituen pentsamendu, adierazpen eta komunikazio-moduak ospatzea.
Proposamen hau DSS2016EUren Karta Zuriak programaren barne kokatzen da. Ekimen honen bidez sortzaile ezberdinei, tartean Esther Ferrerri, Anjel Lertxundiri eta Jone San Martini, gonbitea luzatuko zaie elkartrukea, elkarrizketa ezagutza tresna gisa eta enpatiaren garapena gaiak ardatz harturik proposamenak egiteko.
Donostia 2016ren Karta Zuriak egitasmoaren baitan