Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Eskola, kirola, musika, dantza, etxeko lanak eta beste betebeharren artean baduzu denbora gustuko duzun, beldur ematen dizun, urduri jartzen zaituen edo zoriontsu egiten zaituen hortan pentsatzeko?

Bada zure iritziak, ideiak eta sentimenduak partekatzeko garaia. Zure ahotsa entzun nahi dugu.

Gizartean egunero entzun eta bizitzen diren gaien inguruan galdetu, hitz egin, pentsatu eta solasaldia lantzea da Nire mundua ekimena.

Denbora librean eta lagunarte giroan kezka, galdera ikurrak eta zalantzak sortzen dizkigun gaien inguruan aritzeko aukera paregabea.

Gogoetarako tartetxo lasai bat hartzeko luxua.

 

Urtarrilak 10
EZETZ ASMATU?!
Ezkutuan dagoen gauza harrigarri bat elkarrekin deskubritzeko detektibe bihurtuko gara. Ezetz asmatu?! Aztarna txikienek garrantzia handia izango dute elkarrekin osotasunari zentzua aurkitzeko… Ausartu zaitez behatzera, sortzera, jolastera eta filosofatzera!

Otsailak 2
Non bilatuko zenuke zoriontasuna?
Gizakiek zoriontasuna bilatzen dute. Jakingo zenuke non aurkitu? Animatu zaitez pentsatzera, pentsatutakoa zalantzan jartzera, imajinatzera eta sortzera!

Martxoak 9
Istorioen magia
Istorio ezberdinak ikusi eta entzungo ditugu, ezkutuan dakartzaten sekretuak elkarrekin argituz. Ze esanahai edukiko dute zuretzako? Magiaren bilaketan elkarrekin jolastu, solastu eta pentsatuko dugu.

Apirilak 6
Galderak sortu, amestu, margotu
Ikusten eta entzuten duguna elkarrekin zalantzan jarriko dugu. Dakiguna benetan badakigu? Dakigunaz esan dezakegu zenbat ez dakigu.

Maiatzak 4

Ni eta besteak.
Gustatuko litzaizuke bakarrik bizitzea? Besteak errespetatzeko betebeharra duzu beti? 
Erabaki dezaket nor eta nola nahi dudan izan? Besteek eragina dute nigan? Nik eraginik ba ote dut besteengan? Nola dakit hori?

Ekainak 8

Askatasuna eta mugak
Beti nahi duzuna egin dezakezu? Mugak onak ala txarrak dira? Zergatik? Askeak gara? 

 
 
Descripción Corta

Gizartean egunero entzun eta bizitzen diren gaien inguruan galdetu, hitz egin, pentsatu eta solasaldia lantzea da Nire mundua ekimena.

Idiomas Audios
Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si