Nire mundua ekimenak helburu du gaztetxoei ahotsa ematea, eta euren kezka, iritzi, ideia eta sentimenduak partekatzen laguntzea.
Ildo honetan lan egiteak sortu duen interesa dela-eta, Nire mundua formakuntza-saioa antolatu dugu, hezitzaile, guraso, kultur teknikari, eta abarrek, modu teoriko-praktikoan, filosofia arloko ekintzak nola bideratu asma dezaten.
Hastapen formakuntza honen helburua haur eta gazteek taldean autonomoki eta sortzaileki pentsatzeko, ikertzeko eta sentitzeko aukerak ematea da.
Filosofia egitea, elkarrekin pentsatzea, ekintza dibertigarri eta kitzikagarria dela senti dezakegu. Horretarako, formakuntzara etortzen diren parte-hartzaileek, talde-elkarrizketa filosofikoa eta komunikazio enpatikoaren bizipena izango dute.
Formakuntza teoriko-praktikoa izango da: metodologia parte-hartzailea eta dinamiko izango du, eta jarduera praktikoak, ludikoak eta sortzaileak hartuko ditu barne. Amaitzeko, oinarri teorikoa eskainiko da.
Miren Camisónek eskainitako hastapen formakuntza honen helburua haur eta gazteek taldean autonomoki eta sortzaileki pentsatzeko, ikertzeko eta sentitzeko aukerak ematea da.