No Home Movie, Chantal Akerman, Belgika, 2015, 115’ JBAES
Chantal Akerman, Saute ma ville-en (1968) sukalde bat lehertuz hasi zen zinemagileak, bere amak azken egunak igaroko dituen Bruselaseko apartamentu bat filmatuz amaituko du. Zapaltzen duten espazioak, mugatzen duten espazioak. No Home Movie Chantal Akermanek bere amari buruz egindako pelikula da, Poloniatik Belgikara Holokaustotik ihesi 1938 urtean iritsi zen emakumea. Aldi berean, beraien erlazioari buruzko pelikula da: “Dagoeneko distantziarik ez dagoela frogatzeko filmatzen dut” esaten dio Chantal Akermanek bere amari skype bidez News From Home -en bere amak bidalitako eskutitzak irakurtzen zizkigunetik 38 urte pasa direnean. Zuzendariaren beste filme batzuen oihartzunak antzematen dira honetan eta zinemagilearen heriotzaren ostean Chantal Akermanen azken pelikula” gisa pasa da historiara.
1993 urtean sortu zen jaialdia da Mostra Internacional de Films des Dones de Barcelona. Emakume zinemagileen lana eta emakumezkoen ikus-entzunezko kultura bultzatzea du helburu. Aurten, 25.urteurrena ospatzen da eta Tabakaleratik Anna Solà, Marta Selva (ko-zuzendariak) eta Marta Nieto (programatzailea) gonbidatu ditugu saioa aurkez dezaten.
Gainera, azaroaren 25an, Programazio taldearen lehen saioan parte hartuko dute Anna Solà, Marta Selva eta Marta Nietok.
Aurten, 25.urteurrena ospatzen du jaialdiak eta Tabakaleratik Anna Solà, Marta Selva (ko-zuzendariak) eta Marta Nieto (programatzailea) gonbidatu ditugu saioa aurkez dezaten.