Urriak 14 19:00 Aurkezpena eta 20:00 proiekzioa. Tabakalera
Urriak 15 17:00-21:00 David Caraltekin topaketa. Cristina enea. Izena ematea.
Hiri modernoetan gauaren inguruan egindako azterketek, gauak berezko izaera propioa duen espazio-denbora eratzen duela iradokitzen dute, hiriarekiko pertzepzioa aldatzen duen hiri imaginario berri bat sortzeko gai izanik etengabe bere mugak eta bere irudia berreginez. Gau- esperientzien ikerketek espazio-denbora horren aberastasuna eta aniztasuna jartzen dute agerian gehienetan. Alde batetik, oraino ezkutukoa denarekin duen lotura, ezezaguna izateagatik beldurgarria denarekin, gatazkatsua denarekin eta oro har erakartzen eta aldi berean izutzen gaituenarekin. Gaueko denborak izaera anbiguo markatua du, dena posible dela dirudienekoa: ziurgabetasunekin nahastutako askatasun promesak, gehiegikeriak, baina baita intimitate uneak ere. Gauak ezezagunerantz 8 eta mehatxagarrirantz jotzen du, aztoragarrirantz eta arriskutsurantz. Bestalde, gaua loari eta heriotzari lotzen zaio, amesgaiztoei eta izuari, misterioei eta inkontzienteari, gehiengo zintzoaren moralak ezarritako arau eta kate sozialetatik askatzeari.
Izaera menderakaitz hori izan da, historikoki, boterea gaua konkistatzera bultzatu izan duena argiztapen artifialaren bidez. Gaueko ordu txikiak otzantzea garapen ekonomikoaren mesedetan joka dezaten, hau da, pertsonen joan-etorria erraztuko duen segurtasun maila ezartzea denbora hori kontsumorako irabaztearren. Argiztapen publikoaren zabalkundea izan zen XIX. mendetik aurrera eguna luzatzeko ezinbesteko tresna, gaua gizartearen gehiengoak goza zezan hiri espektakulu handi bihurtuz.
Hiri modernoetan gauaren inguruan egindako azterketek, gauak berezko izaera propioa duen espazio-denbora eratzen duela iradokitzen dute, hiriarekiko pertzepzioa aldatzen duen hiri imaginario berri bat sortzeko gai izanik etengabe bere mugak eta bere irudia berreginez.