Imagen
Imagen
Descripcion

Jazar sorkuntza espazio bat da, proiektu komunitario bat, sortzeko, ikasteko eta jakintza elkarrekin trukatzeko gogoa duen edozein pertsonari irekia. Iruñeko Etxabakoitz auzoan gaude, bitarteko urriko auzo periferiko batean, ikastola zahar baten eraikinari bigarren bizitza bat emanez. Eraikinak, ikastola izan zen aldetik, eskola baten berezko espazioak dauzka oraindik, eta banaketa horixe gertatu zen egokiena, JAZAR den guztia barnean hartu ahal izateko.

Proiektua 2013an sortu zen, krisialdi bete-beteko garaian, instituzioek hiriaren beharrei erantzuten ez zietenean eta herritarren jabekuntza behar-beharrezkoa zenean Iruñean kultura eta sorkuntza sustatzeko. Horrela JAZAR sortu zen, etengabeko eraldaketan den leku gisa, eraikitzen ari den espazio gisa. Goitik behera proiektu autogestionatua da, eta horretan bazkide bakoitzak bere aletxoa jartzen du kolektiboarentzat, eta dena era horizontalean erabakitzen da, ohituta gauden hierarkia bertikalak hautsirik horretan.
Cargo - Nota descriptiva
Sorkuntza espazioa
Tipo
Artistas y Creadores