Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

  • Amy!, Laura Mulvey, Peter Wollen, Reino Unido, 1979, 34'
  • Frida Kahlo & Tina Modotti, Laura Mulvey, Peter Wollen, Reino Unido, 1983, 29'

Laura Mulvey zinemagilea, saiogilea eta akademikoa da. Berea da 1975eko «Visual Pleasure and Narrative Cinema» saiakera aitzindaria, teoria zinematografiko feministaren sorrerako dokumentua; aldi berean manifestua eta testu esperimentala izan zena eta, teoria psikoanalitikoaren bidez, Hollywoodeko zinema klasikoaren egitura adierazgarrien kritika feminista bat eskaintzen duena. Bere ideiak eta kritika garatzen jarraitu zuen ondoko liburu hauetan: Visual and Other Pleasures (1989), Citizen Kane (1992), Fetishism and Curiosity (1996), Death 24x a Second: Stillness and the Moving Image (2006) eta Afterimages: On Cinema, Women and Changing Times (2019).

Peter Wollen teorialariarekin elkarlanean hiru film egin ditu, teoria feministaren, semiotikaren, psikoanalisiaren eta ezkerreko politikaren diskurtsoak aztertuz. Bere trilogiak zinematografikoa Penthesilea (1974), Riddles of the Sphinx (1977) eta AMY! (1980) emakumearen mitoa eta irudikapena aztertzen zituen. Haren ondorengo lanetan, berriz, Frida Kahlo and Tina Modotti (1980) dokumentaletik hasi eta Crystal Gazing (1981) eta The Bad Sister (1983) narratiba esperimentaletaraino askotariko formatoak landu zituen. 1991n Mark Lewisekin batera zuzendu zuen Disgraced Moments komunismoaren erorketaren ondoren sobietar monumentu iraultzaileen patuari heltzen ziona.

Mulveyren teoriaren eta praktikaren ikuspegi irudimentsuak, zinematografiaren, idazketaren eta diskurtsoaren artekoak, eragina izan du zinemagile, artista eta pentsalari feministen belaunaldiengan.

AMY!  Laura Mulvey, Peter Wollen
Kamera: Diane Tammes Muntaketa: Larry Sider
Ahotsak: Mary Maddox (Amy), Yvonne Rainer (Amelia Earhart, Lola Montes, Gertrude Stein) Erresuma Batua, 1980, DCP (16 milimetrotik aurrera), kolorea eta zuri-beltza, 33 min., ingelesa (subtituloak gazteleraz)

Frida Kahlo & Tina Modotti, Laura Mulvey, Peter Wollen
Muntaia: Larry Sider, Nina Danino. Erresuma Batua, 1983, DCP, kolorea, 30 min., ingelesa (subtituloak gazteleraz)

Amy Johnson bakarrik hegan egin zuen lehen emakumea izan zen Britainia Handitik Australiaraino. Mulvey eta Wollenen dokumental esperimentalak, Maya Deren eta Gertrude Steinen lanetan oinarritutakoak, hegazkin-pilotuaren iritsierari buruzko albisteen sekuentziak, bere bizitzako gertaeren irudikapen dramatikoak eta talde feministek heroismoari buruz dituzten elkarrizketa garaikideak uztartzen ditu.

Mulveyk eta Wollenen hitzetan: "AMY! ez da drama edo erretratu bat zentzu konbentzionalean, baizik eta dokumentu eta objektu historikoen, birsorkuntzen eta metaforen bidez gaia gogorarazten duten soinu eta irudien multzo bat". Elkarrizketa batean honako hau adierazi zuten: "Amyren bizitzak berekin ekarri zuen emakume bat heroina bihur dadin trantsizio bat egin behar duenaren ustea, barne-bizitzatik kanporantz, abenturarantz, gogobetetze pertsonaletik kanpoko arrakastara igaroz — literalki, emakumeen mundutik gizonezkoen mundura igarotzea. Baina figura publiko bihurtu zenean, begiraden objektu izatera pasa zen, eta, beraz, berriro feminizatu behar izan zuen. Pauso hori eman eta mito publiko bihurtu ondoren, emakume bihurtu zen berriro ".

1982an, Laura Mulveyk eta Peter Wollenek "Frida Kahlo and Tina Modotti" erakusketa antolatu zuten Londresko Whitechapel Galleryn. Frida Kahlo margolari mexikarraren lanak, garai hartan Britainia Handian nahiko ezezaguna zena, eta Tina Modotti argazkilari italiarraren lanak elkarren ondoan zeuden bertan modernismo politikoaren adibide goiztiar gisa aurkeztuta, Mexikoko Iraultzaren ondorengo urteetan lan egin zuten bi artista boteretsuren eskutik sortuak. Aldi berean, Mulveyk eta Wollenek saiakera zinematografiko bat filmatu zuten, erakusketari eta haren ideiei buruz hausnartzeko, eta Kahloren eta Modottiren bizitza eta lana, haien arteko desberdintasunak eta antzekotasunak, eta emakume artistak zineman irudikatzea izan zituzten ardatz. 


Laura Mulveyk hitzaldi bat emango du Peter Wollenekin Tina Modotti eta Frida Kahlori eskainitako erakusketa eta pelikulan egindako lana gogoratzeko, baita idazketaren, zinematografiaren, erakusketen antolaketaren, teoriaren eta praktikaren arteko loturak azaltzeko ere. Ricardo Matos-Cabo izango du bidelagun.

Laura Mulveyk Tabakalera bisitatzen du Hezkuntzaren Historiari eta Pedagogia Zinematografikoari buruzko Ikerketa Programako gonbidatu gisa, zehazki EQZEk bultzatutako Genealogías del aprendizaje: educación, pedagogías y metodologías cinematográficas ikerketa proiektuan.

 

 

Descripción Corta

Aurkezpena Ricardo Matos Cabo, bi filmen proiekzioa (Amy!, eta Frida Kahlo & Tina Modotti) eta Laura Mulveyren hitzaldia.

 

Idiomas Subtitulos
ID GESCOL
83A1495E-7308-46A3-8767-98E711E9D1E2
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Pago
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Hora
19:00
Hora Fin
21:00
Formato
Público
Imagen Listado
Imagen
URL TICKETING
https://sarrerak.tabakalera.eus/index.php?action=PU_evento&Ev_id=2582&idioma=EU
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
Si
Imagen Listado Cartelera
Imagen
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Datos GESCOL
idReserva: 83A1495E-7308-46A3-8767-98E711E9D1E2
Reserva: ZIKLOA ZINEAREN HISTORIA ETENGABEA
FechaInicio: 2023-12-14
FechaFin: 2023-12-14
FechaAlta: 2023-10-24
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
FECHAS:
idReserva: 83A1495E-7308-46A3-8767-98E711E9D1E2
Fecha: 2023-12-14
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 21:00
TituloEventoEU: ZIKLOA ZINEAREN HISTORIA ETENGABEA
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea
Temporadas
Año
2023
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
1979, 34' + 1983, 29'
Empresas Organizadora
En Home
Si
Abrir en ventana nueva
Si
Lista precios
Tipo Precio
Precio
4.00
Precio
3.60
Tipo Precio
Precio
3.60
Tipo Precio
Precio
1.00
Precio
0.00