Imagen
Imagen
Descripcion

Mónica Bello (Santiago de Compostela, 1973) komisarioa eta artearen historialaria da. Bere lana diziplina arteko gurutzaketan eta kultura, zientzia eta gizartearen arteko topaketan
oinarritu da. 2015. urtetik Partikula Fisikaren Europako Laborategiaren (CERN, Geneva) Arts at CERN arte-programaren zuzendaria da. CERNen, arte-programak zuzendu eta diseinatzen ditu, eta egonaldi artistikoen, batzorde artistikoen eta horien ondoriozko erakusketen arduraduna da. Egun, CERNen Science Gateway inaugurazio-erakusketaren komisarioa da, non Julius von Bismark, Chloé Delarue, Ryoji Ikeda eta Yunchul Kim-en obra berria aurkezten den (guztiek dute lotura CERNeko egonaldiekin).

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Komisarioa eta artearen historialaria
Tipo
Invitados