Elkano 1 Gaztagune, Maite Roso eta Iker Izeta buru dituen ekimena da eta Donostiako Elkano kaleko 1 zenbakian duen dendaren helbidetik hartzen du izena. Proiektu honek gaztagintzaren munduarekin lotutako hainbat ildo jorratzen ditu: alde batetik, tokiko naiz
europa guztiko artisau gazta desberdinen aukera zabala duen saltoki gisa aurkezten da eta, bestetik, Aian kokatutako gaztandegiarekin ekoizle gisa ere nabarmentzen da, bertan artisau-metodoei jarraituz gazta propioak egiten baitira.
Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko ekoizle txikiak ikusarazteko eta haiei laguntzeko konpromiso sendoa hartuta, Maitek eta Ikerrek gazta-tradizioaz gozatzen dutenen topagune bat eratu dute. Elkano 1 Gaztaguneak, gaztak egin eta merkaturatzeaz gain, gazta-kultura aberasten ere laguntzen du, finean.