Imagen
Imagen
Descripcion
Harkaitz Cano. Nobelagile bezala ezagunagoa (Twist, Fakirraren ahotsa), ipuinak (Neguko zirkua, Beti oporretan) eta poema-bildumak ere argitaratu ditu (Pozaren erdia, Ulu egiteko bolondres bila), bai eta antzezlanak idatzi ere (Sisiforen paperak, Hondamendia). Komiki, irrati zein telebistarako gidoigile bezala ere aritua da. Irudiarekiko bere kezka aletu zuen Zinea eta literatura: begiaren ajeak lanean nahiz Kandelikara, Luis Buñueli buruz egindako saiakera librean. Zine ikastaroak eman izan ditu EQZEan eta Chicagoko Unibertsitatean. Dozena bat hizkuntzatan irakur daitezke bere liburuak.
Disciplina
Tipo
Invitados
Artistas y Creadores