Julen Zabala
Donostia, 1961
UPV/EHUn Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna da. Liburuzaina unibertsitate horretan 1988tik aurrera. EHGAMeko (Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimendua) militantea garai ezberdinetan. Ekintzaile gisa, Marikak hainbat liburu aurkezpen, bideo-forum eta militantziari lotutako bestelako ekitaldiak egin ditu, dokumentazio lanari dedikazio berezia eginez. 2008an “Homofobiaren / lesbofobiaren / transfobiaren aurpegiak” erakusketa prestatu zuen. 2016an bitartekaritza lana egin zuen Tabakalerako “Anarchivo Sida” erakusketan. Genealogia eta aktibismoaren memoriaren gaiak jorratu ditu hainbat forotan egindako aurkezpen eta tailerretan: FLACSO 2017, Salamancan; Resistencias del Sur, 2018, Valentzia; 40 años despenalización, 2018, Madril; MariCorners 2019 eta 2023, Madril. Gaur egun “IGLU Biblioteka” izeneko proiektuan dihardu, queer, LGTBI+ eta transfeminismoaren artxibo eta dokumentazioan, baita “COFLHEE, 1977-1997” memoriaren berreskurapenean ere.