Ikus-entzunezko produkzioko profesionala zara? ICAAren eta Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-baldintzak betetzen dituzten jasangarritasun-planak garatzen eta martxan jartzen ikasi nahi duzu?
Erronka horri erantzuteko, BASQUE GREEN FILM, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako idazkaritza teknikoak, sektoreko hainbat erakunderekin lankidetzan, ikus-entzunezko produkzioko profesionalentzako aurrez aurreko tailer praktikoa antolatu du. Donostian, tailerra urtarrilaren 15ean izango da, 2DEOn (Tabakalera), 9:30etik 13:00etara. Halaber, tailer bera Gasteizen eta Bilbon egingo da, urtarrilaren 16an eta 17an (informazio gehiago hemen).
Tailer honen helburu nagusia ikus-entzunezko produkzioko profesionalei ICAAren eta Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-baldintzak betetzen dituzten jasangarritasun-planak garatzeko eta ezartzeko behar diren oinarrizko trebetasunak ematea da. Saio horretan, azalpen teorikoak, ekoizpen berrien adibideak eta ariketa praktikoak partekatuko dira. Ondorengo eduki hauek landuko dira:
- ICAAren eta Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-baldintzak
- Karbono-aztarna neurtzeko eta erregistratzeko sistema martxan jartzea
- Karbono-aztarna murrizteko plana idaztea eta horren jarraipena egitea
- Jasangarritasunaren kudeaketa produkzio-taldean txertatzeko gakoak
Prestakuntza-tailerrak BASQUE GREEN FILM erakundeko langileek emango dituzte, APIKA, EPE-APV, IBAIA eta EIKEN lankidetzarekin eta 2DEO, Vitoria-Gasteiz Film Office, San Sebastián Gipuzkoa Film Commission eta Bilbao Bizkaia Film Commission-en partehartzearekin.
Ezinbestekoa da izen ematea prestakuntzan parte hartzeko. Izen ematea doakoa da eta parte hartzen dutenek bertaratze-ziurtagiria jasoko dute. Ez galdu iraunkortasunari eta ikus-entzunezko produkzioari buruz ikasteko aukera ezin hobe hau! (IZEN EMATEA HEMEN)
Reserva: Formación Basque Green Film
FechaInicio: 2024-01-15
FechaFin: 2024-01-15
FechaAlta: 2023-12-05
Seccion: 2DEO
Proyecto: 2deo - Orokorra
ObservacionesComunicacion: TALLER PRÁCTICO
Green Manager para producción audiovisual
¿Eres una o un profesional de la producción audiovisual?
¿Quieres aprender a desarrollar e implantar planes de sostenibilidad que cumplan los requisitos medioambientales del ICAA y el Gobierno Vasco?
En respuesta a este reto, BASQUE GREEN FILM, la secretaría técnica impulsada por el Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, en colaboración con diferentes entidades del sector, organiza un taller práctico presencial para profesionales de la producción audiovisual.
FECHAS:
idReserva: 3B59D708-6741-42E0-9E63-07FBE42BD897
Fecha: 2024-01-15
HoraInicio: 09:00
HoraFin: 14:00
TituloEventoEU: BASQUE GREEN FILM
Sala: 2DEO
SalaES: 2deo
SalaEU: 2deo
Ocupacion: Topaketa
OcupacionES: Encuentro
OcupacionEU: Topaketa