Imagen
Imagen
Descripcion

Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962). Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du.

Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan poema-liburuengatik. Eta Espainiako Poesia Sari Nazionala 2021an Nola gorde errautsa kolkoan liburuagatik.

Kristalezko begi bat (2013) eta Hezurren erretura (2019) dira bere prosazko lan garrantzitsuenak.

Gazte literaturan hiru aldiz jaso du Euskadi saria Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2011) lanei esker. Halaber, 2020ko Mikel Zarate saria

ere lortu zuen Itsasoaren Atea nobelarekin.

Nazioarteko hainbat topaketatan parte hartu du eta literatur itzulpengintzan ere aritzen da.

Euskaltzain osoa da.

 

Tipo
Invitados
Artistas y Creadores