Imagen
Imagen
Descripcion

Ingeniaritza Informatikoa eta Filosofia ikasi zituen, teknologiaren filosofian oinarritutako ikuspegitik. Bernard Stiegler (1952-2020) filosofo frantsesaren tutoretzapean idatzi zuen doktorego-tesia, Londresko Unibertsitateko Goldsmiths fakultatean; eta Filosofiako gaikuntza lortu zuen Alemaniako Leuphana Unibertsitatean. Hui dozena bat hizkuntzatara itzuli diren hainbat saiakeraren egilea da, besteak beste: Fragmentar el futuro (Caja Negra, 2020); Sobre la Existencia de los Objetos Digitales (Materia Oscura, 2023 [2016]); The Question Concerning Technology in China: An Essay in Cosmotechnics (2016, laster agertuko da Caja Negran); Recursividad y contingencia (Caja Negra, 2022 [2019]); eta Arts and Cosmotechnics (2021). 30 Years after Les Immatériaux: Art, Science and Theory (2015) izeneko lanaren editoreetako bat da Hui, eta Philosophy after Automation (Philosophy Today, 2021) lanaren editore bakarra, besteak beste. 2014az geroztik, Hui Filosofia eta Teknologiaren Ikerketa Sarearen abiarazle eta koordinatzailea izan da (ikerketak eta lankidetzak trukatzeko nazioarteko sarea da hori), eta Filosofia eta Kulturako Berggruen Sariaren epaimahaiko kidea da 2020az geroztik. Gaur egun, filosofiako irakaslea eta katedraduna da Rotterdamgo Erasmus Unibertsitatean.

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Filosofoa eta irakaslea
Tipo
Invitados