Cabecera
Titulo
Komisariotza 2024
Bloque ID
CABECERA
Formulario Inscripción
Texto explicativo

Izen-ematea Tabakaleraren web-orrian egin beharko da, eta horretarako, online formularioa bete eta dokumentazio hau erantsi beharko da, hurrenkera honetan:

  1. Harremanetarako datuak: izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta jaioteguna. Modalitate honetan, ordezkari bakarra esleituko da hautatutako proiektuaren solaskide gisa.
  2. Proiektuaren azalpena eta proiektuaren fasea Tabakaleraren egonaldian garatzeko arrazoien azalpena (gutxienez 500 hitz, eta gehienez 1000).
  3. Proiektua irudi bidez erakusteko material grafikoa edo bestelako materialak.
  4. Erakusketa-proiektuaren aurrekontua eta gutxi gorabeherako beharrizanak.
  5. Beharrizanen aurreikuspena eta egonaldian garatu nahi den lan-egutegia aurkeztea.
  6. CV-a eta biografia edo sozietatearen historia laburra (500 hitz).

Dokumentazioa agiri bakar batean erantsi behar da, PDF formatuan (gehienez 10 mega, 10 orrialde). Artxiboaren izena eredu hau jarraituz sortuko dra: izena_abizena_modalitatea; adibidez: sara_zudaire_comisariado.

Txostena gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez egon behar da; gaztelaniaz edo euskaraz badago, nahitaez laburpen bat bidali beharko da ingelesez. Horrela egiten ez bada, epaimahaiak eskubidea du proiektua baztertzeko. 

Kolektiboen kasuan, haien guztien aurkezpena egingo da.