Imagen
Imagen
Descripcion

Komisarioa, artista eta ikertzailea. Arte ikasketak egin ditu Donostian, Madrilen eta Bartzelonan. Praktika fonografikoan murgilduta dabil aspaldian, eta praktika horrekin lotutako teorian. Lantegiak eskaini izan ditu hainbat kultur zentro eta unibertsitatetan. Euskal Herriko soinu mapako taldeko kidea da, soinumapa.net, eta baita Hots! Irratikoa, eta Mediateletipos.net hedapenerako atarikoa ere. Egun, José Luis Espejo eta Xabier Erkiziarekin batera, Entzumen-behategia koordinatzen du. 

Maiz kolaboratu izan du Jone San Martin dantzari eta koreografoarekin, hainbat dantza-proiektuta soinu-diseinua landuz. "Dark Sound" liburua argitaratu du Gruenrekorder argitaletxe alemaniarrarekin. Bertan, 2014an egindako ikerketa jasotzen da, Ekuadorreko oihan amazoniarreko herrietan, ingurugiroan eta faunan petrolioaren industriak, bere garapeneko fase ezberdinetan, zuzenean edo zeharka eragiten duen inpaktuari buruzko lana.   

 
Cargo - Nota descriptiva
Komisarioa, artista eta ikertzailea
Tipo
Artistas y Creadores