Imagen
Imagen
Descripcion

Grabatuan eta estanpazioan graduatua, Oviedoko Arte Eskolan, eta Arte Ederretan Lizentziatua, Dublingo National College of Art and Desing-en. Gaur egun, Ikerkuntza eta Sorkuntza Artean masterrari hasiera eman dio. EHU. 2014

Hainbat lantegitan aritu da argazkigintzaren arloan, Karen Knörr, Hellen van Meene, Oscar Molina edo Eduardo Momeñerekin; era berean, litografia-lantegiak egin ditu Don Herbertekin eta serigrafia-lantegiak Pepe Albaceterekin. 2009. urteaz geroztik, Kunsthal eskolako irakasle taldeko kidea da. Hainbat sari irabazi ditu, hala nola Iruña eta Artista Gazteak, Nafarroako Topaketak eta XIX. Injuve Arte Erakusketa. Horiez gain, Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren hainbat beka irabazi ditu Arte Plastiko eta Ikus-entzunezkoen arloan, Sorkuntza modalitatean.

Ondorengo talde-erakusketak nabarmendu behar dira: 70´setentas, Moisés Pérez de Albéniz Galerian, 2003an; No somos nadie eta La ilusión del Pirata Miquel Casablancas Saria, 2005ean eta 2006an; Guest Start, Kondestablearen Jauregia, Iruña 2009; Mundos que pertenecen al nuestro, Patxi Buldain Fundazioa, 2010ean; Ez diren gauzak, Zumaiako Kultur Aretoa, 2011n; Erreakzioa, Paraninfo Eraikina, Bilbo, 2011n; Arts attack, Arte-Ko Galeria, Donostia, T-festa 2012, 2014 eta 2016an, Bilbo, Donostia; Family Figures, Bamburgh House, Newcastle, 2013an eta Una Imagen Brutal Ekain Galerian, 2014an. Eta banakako erakusketa hauek: II Pause, Mistoen Aretoa, Ziudadela, 2006an eta Palmeras, tilos, limoneros, chicles, horquillas, polizias, Ziudadela 2014an. Era berean, “Merienda de Negros” izenburuko filmean parte hartu du, Las Palmas (Paneroei omenaldia) 9. Nazioarteko Zinemaldian aurkeztua, 2008an, Artiumen laster proiektatuko dena.
Cargo - Nota descriptiva
Artista bisuala
Tipo
Artistas y Creadores