Multimedia
Imagen
Ground, Suitre pour 12 danseurs Delphine Véronneau
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2024/01/12 - 2024/03/11
Pasada?
Si
Descripción Larga

Interes handia dut komunitatearen nozioaren gainean dudan ikuspegian, baina, halaber, bide okerretatik eraman gaitzakeela interesatzen zait. Ez dut sinesten «mundu guztia berdina da» baieztapena, maiz «mundu guztia antzekoa da» baieztapenarekin nahasten baita, eta, nire ustez, horrek urritu egiten du pertsonen originaltasuna eta berezitasuna. Nahiago dut taldeari «nork bere lekua du» ikuspegitik begiratu, hala norbanakoa bere berezitasun guztiak aintzat hartuta goresten baita. Nire asmoa da plan bat garatzea, non norbanako guztien distirak eta independentziak taldearen indarra areagotzen duten. Horrexegatik da, hain zuzen ere, hain garrantzitsua norbanakoa talde indartsu bat sortzeko, ez norbanako bakartiak edo artaldeak. Pertsona sendoen talde bat, nork bere lekua duen taldea, paregabea baita.

Dantzan oso modu zehatzean ikus dezakegu dimentsio hori; izan ere, talde-mugimenduak antzeko gorputz-lengoaiarekin lantzen dira, eta, aldi berean, interprete bakoitzaren keinu-bulkada ustiatzen da, bere nortasunarekin eta mugitzeko moduarekin. Gai hori ikuspegi horren arabera sakondu nahi nuke, koreografia-lan batekin, zeina are interesgarriagoa litzatekeen eszenatokian dantzari ugari baleude.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Ground, Suitre pour 12 danseurs Delphine Véronneau
Año
2024
Tipo Agrupación
Egonaldi-proiektua
Información Adicional
Titular Invitados
Egoiliarra