Imagen
Imagen
Descripcion

Iman Issa artista eta Vienako Arte Ederren Akademiako irakaslea da. Erakusketa indibidualak eta kolektiboak izan ditu, besteak beste, leku hauetan: Hamburger Bahnhof, Berlin; MoMA eta Solomon R. Guggenheim Museum, New York; 21er Haus, Viena; MACBA, Bartzelona; Pérez Art Museum, Miami; Whitneyko Bienala (2019); Sharjaheko 12. Bienala; Berlingo 8. Bienala; MuHKA, Anberes; Tensta Konsthall, Spånga; New Museum, New York, eta KW Institute for Contemporary Art, Berlin. Bestetik, hainbat libururen egilea da, tartean Book of Facts: A Proposition (2017), Common Elements (2015) eta Thirty-three Stories about Reasonable Characters in Familiar Places (2011). DAADeko artista egoiliar hautatua izan zen (2017), etorkizun oparoko sortzailearen Vilcek sariduna (2017), Louis Comfort Tiffany Fundazioaren sariduna (2015), HNF-MACBA sariduna (2012) eta Abraaj Group Art Prize sariduna (2013).

 

Disciplina
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores