Imagen
Imagen
Descripcion

Mikel Larraioz Alvarez de Eulate marrazkilaria Berriogoitin jaio zen 1981an. Bartzelonan bizi zelarik hasi zen bere gaztetako zaletasunean berriz jarduten, modu autodidaktan gehien bat. Orduan bere lagun Sebastian Gomez diseinadorearekin Morrena Afitxeak sortu zuten, kontzertuetarako kartelak eta antzeko artefakto grafikoak egiteko indarrak batuz. 

Euskal Herrira bueltatu eta 2014etik aurrera Guillotina Autoedizio Azoka antolatzen hasi zen Maite Caballero eta Paula Estevez marrazkilariekin batera. Beraiekin ere argitaratzen du Hijos Acabados izeneko aldizkaria.

Fanzineetan ematen ditu bere komiki eta marrazkiak ezagutzera gehienbat, bere jarduera nagusia kapitalismoaren kontrako gerra kulturalari eustea delarik.

 

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Marrazkilaria
Tipo
Artistas y Creadores