Imagen
Imagen
Descripcion

Beñat Sarasola idazlea eta ikertzailea da. Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan doktorea Bartzelonako Unibertsitatean, gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Bere ikerketa argitalpenen artean Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi liburua da aipagarria, Santiago Onaindia ikerketa-bekari esker idatzitakoa, zeinetan euskal literatura modernitatea ekarri zuen literatur belaunaldia aztertzen baitu hiru aldizkari oinarri hartuta. Idazle gisa bi poema liburu,  Kaxa huts bat (Susa, 2007) eta Alea (Susa, 2009), eta nobela bat, Deklaratzekorik ez (Susa, 2019) argitaratu ditu. Editore gisa, Susako Munduko Poesia Kaierak bilduma zuzendu du 2022 arte, zeinak euskarara ekartzen duen poesia moderno eta garaikide onena.

Tipo
Invitados