Idazlea, ikertzailea (Ikerketa Zientifikoetako Goi Kontseiluaren Filosofia Institutua) eta unibertsitateko irakaslea (Artea, Antropologia, Idazketa Sortzailea eta Genero Azterlanak). Bere lanak kultura garaikidearen, feminismoaren, sorkuntzaren eta Interneten azterketa kritikoa egitera bideratuta daude. Saiakera hauen egilea da: El bucle invisible (Nobel, 2022), Frágiles (Anagrama, 2021), El entusiasmo. Precariedad y trabajo creativo en la era digital (Anagrama Saiakera Saria 2017 eta Estado Crítico Saria), Ojos y capital (Consonni, 2018), (h)adas (El Público Letren Saria eta Málaga Saiakera Saria 2013), Un cuarto propio conectado (Fórcola, 2010), besteak beste. Bere obrak sari hauek jaso ditu: Jovellanos Nazioarteko Saiakera Saria; Meridiana Kultura Saria; Associació de Dones Periodistes de Catalunyaren Komunikazio Saria; Caja Madrid Saiakera Saria; Leonor de Guzmán Katedraren Ikerketa Saria eta Carmen de Burgos Saiakera Saria. Arteari eta teknologiari buruzko hainbat proiektu komisariatu ditu, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren ACT lantaldean parte hartu du, eta identitateari eta sareei buruzko ikerketa eta praktika artistikorako Equisceroyuno plataforma zuzendu du.
www.remedioszafra.net