Multimedia
Imagen
capdecaps
Información
Texto Apartado

Topagune baterako deialdia CAPetan (Praktika eta Ezagutza Komunitateak) sartuta gabiltzanontzat. Esparru teorikoak eta esperientzia praktikoak, formatuak eta prozesuak, kezkak eta intuizioak partekatzeko aukera. Elkartzeko eta komunitatean ikasteko gonbidapena.


TESTUINGURU PIXKA BAT CAP-EI BURUZ

Praktika eta Ezagutza Komunitateak (CAPak) partekatutako ikaskuntza-inguruneak dira, hainbat pertsonak, elkar ezagutu eta konfiantzazko loturak eta sareak ezartzeaz gain, beren intereseko gaiak modu praktikoan ikertu eta esperimentatzeko. Errealitate eta behar zehatzekin konektatutako talde hauek bildu egiten dira elkar eragiteko eta jakintzak trukatzeko, adimen kolektiboa sortzeko, esperientziak sozializatzeko, prototipoak aktibatu eta probatzeko, eta haien eskalatzea eta transferentzia errazteko. CAPak partaidetza/erlazio tresnak dira eta ibilbide frogagarri nabarmena dute nazioartean. Gero eta gehiago erabiltzen eta legitimatzen ari dira erronkei modu irekian heltzeko orduan, eta erronka horiek, inplikatzea ez ezik, jakintzak eta esperientziak batzea eskatzen dute, bereziki Berrikuntza Herritarrean, Sozialean eta Publikoan. Herritarren laborategietan, enpresetan, erakundeetan, talde aktibistetan, hezkuntza-inguruneetan, auzo-komunitateetan aurki ditzakegu CAPak.

KOMUNITATEAN IKASTEA

Nahiz eta gero eta literatura gehiago dagoen CAPei buruz, egia esan, ez dago hainbeste foro elkartu eta gaiari buruz hitz egiteko, esparru teorikoak partekatzeko. Horregatik jarri nahi dugu abian #CAPdeCAPs, Praktika eta Ezagutza Komunitatearen saialdia Praktika eta Ezagutza Komunitateei buruz. Topagune erakargarria izango da, bai CAPak abian jartzen, dinamizatzen eta haietan parte hartzen gabiltzanontzat, bai CAPak aktibatu nahi dituzuenentzat, askotariko ordezkaritza bilatu nahian formatuei, gaiei eta lurraldeei dagokienez. Erreferentzia-gunea izan dadin eragileentzat, batez ere estatu mailan, eta irekia beste lurralde batzuetako eragileentzat.

Eta horretarako, deialdi hau ireki dugu elkartu eta parte hartzeko.Oraingoz, hauxe proposatzen dugu:

Formulario bat, erakutsitako interesaren informazioa biltzeko, baita eragile-motari buruzko informazio apur bat ere, CAPekin duten harremanari buruz, landu daitezkeen gaiak identifikatzeko edo parte hartzeko moduak aztertzeko.

- Bi online topaketa, apirilaren 23an eta maiatzaren 21ean, 12:00etatik 14:00etara. Lehenengo eguna elkarrekin biltzeko, elkar ezagutzeko, iritziak partekatzeko izango da. Eta bigarrenean funtsezko gai batzuen inguruan lan egingo dugu taldean.

- Ekainaren 4an eta 5ean topaketa presentzial bat egingo da Tabakaleran (Donostia). Topaketak izaera erlazionala izango du, eta honako hauei helduko zaie bertan: 1) kasu praktikoen eta CAPak diseinatzeko, abian jartzeko eta mantentzeko tresnen aurkezpen publikoa; eta 2) hausnarketarako eta lan partekaturako espazioak. Erreferentzia gisa EKOSISTEMAK23 topaketa erabil daiteke, iaz Tabakaleran ere antolatu genuena.

PARTE HARTU

ColaBoraBora-k eta Tabakalera-k urtero garatzen duten EKOSISTEMAK programari jarraipena emanez #CAPdeCAPs sustatu dugu ─kontuan izanda ere Praktika eta Ezagutza Komunitateen inguruan modu desberdinetan lan egin ohi dugula─. Ekimen honen garapenerako Fundación Daniel y Nina Carassoren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dugu, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren BITARTEZ programaren bidez. 

 

Descripción Corta

Praktika eta Ezagutza Komunitatearen (CAP moduan ezagunak) topaketarako espazioa Praktika eta Ezagutza Komunitateei buruz. 

Temática
Tipo de actividad
ID GESCOL
0645050E-486D-46A4-954D-836FAC19FF12
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Hora
12:00
Hora Fin
14:00
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Hora
12:00
Hora Fin
14:00
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Idiomas disponible
Hora
10:00
Hora Fin
20:00
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Datos GESCOL
idReserva: 0645050E-486D-46A4-954D-836FAC19FF12
Reserva: Ekosistemak24
FechaInicio: 2024-04-23
FechaFin: 2024-06-05
FechaAlta: 2024-02-06
Seccion: MEDIALAB - LIB
Proyecto: AKTIBITATE PROGRAMA
Idioma: ES
ObservacionesComunicacion: Izenematea formulario bitartez egingo da, Colaboratorioren esku. Esteka gehituko dugu testuan. Koobin EZ.
FECHAS:
idReserva: 0645050E-486D-46A4-954D-836FAC19FF12
Fecha: 2024-04-23
HoraInicio: 10:00
HoraFin: 20:00
TituloEvento: Ekosistemak24
TituloEventoEU: Ekosistemak24
Sala: MEDIALAB - Lantegia
SalaES: Medialab
SalaEU: Medialab
Ocupacion: Topaketa
OcupacionES: Encuentro
OcupacionEU: Topaketa
FechaFin: 2024-04-23
idReserva: 0645050E-486D-46A4-954D-836FAC19FF12
Fecha: 2024-05-21
HoraInicio: 10:00
HoraFin: 20:00
TituloEvento: Ekosistemak24
TituloEventoEU: Ekosistemak24
Sala: MEDIALAB - LAB
SalaES: Medialab
SalaEU: Medialab
Ocupacion: Topaketa
OcupacionES: Encuentro
OcupacionEU: Topaketa
FechaFin: 2024-05-21
idReserva: 0645050E-486D-46A4-954D-836FAC19FF12
Fecha: 2024-06-04
HoraInicio: 08:00
HoraFin: 20:00
Sala: HIRIKILABS PASARELA
SalaES: HIRIKILABS PASARELA
SalaEU: Bestelakoak
Ocupacion: Topaketa
OcupacionES: Encuentro
OcupacionEU: Topaketa
FechaFin: 2024-06-05
Año
2024
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Praktika eta Ezagutza Komunitate bat Praktika eta Ezagutza Komunitateei buruz
En Home
Si
Abrir en ventana nueva
Si