Imagen
Imagen
Descripcion

Biologia Molekularreko katedraduna, irakasle eta ikerlari lanetan aritu da EHUko Medikuntza Fakultatean eta Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Ikerkuntza-egonaldiak egin ditu hainbat unibertsitatetan: University of Wales, Universität Heidelberg, King´s College School of Medicine and Dentistry, San Diegoko University of California eta University of Hong Kong. Haren ikerketa-jarduera honako eremu hauetan zentratzen da: kutsaduraren biomarkagailu molekular eta zelurarrak garatu eta aplikatzea, zelula-kultiboak eta in vitro toxikotasun mekanismoak, transkriptomika eta proteomika, zelulen patologia eta histopatologia, honako elementu hauek eragindako kutsadura kimikoari lotuta: hidrokarburo aromatikoak eta petrolioa, disruptore endokrinoak, nanomaterialak eta mikroplastikoak. «Zelulen Biologia Ingurumen Toxikologian» A motako ikerketa-talde finkatuaren zuzendaria da 2001ean sortu zenetik, bai eta «Ekosistemen Osasunaren Babesa» PIUkoa ere; halaber, Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroko ikerlari nagusia da (Plentziako itsas estazioa, PiE). «Erasmus Mundus in Marine Environment and Resources» eta «Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia» Masterretako irakaslea da. Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Bikaintasun Aipamena jaso duen «Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia/Environmental Contamination and Toxicology» doktorego-programa koordinatzen du. 12 doktorego-tesi zuzendu ditu; horietatik 10ek aipamena jaso dute Europan edo nazioartean, eta batek Doktoregoko Sari Berezia jaso du. Egun, 4 doktorego-tesi zuzentzen ari da. 2 testuliburu, liburuetako 16 kapitulu eta nazioarteko aldizkari indexatuetarako 150 zientzia-artikulutik gora idatzi ditu; liburu baten eta hiru ale bereziren argitaratzailea izan da. CNEAIk 4 ikerketa-seiurteko aitortu dizkio. Kalitate-adierazleak (Web of Science, 2016ko apirila): Zerrendatutako argitalpenak guztira: 161, Q1 mailakoak gehienak; aipuak guztira: 4.407; argitalpen bakoitzeko batez besteko aipuak: 26,55; 2015eko batez besteko aipuak: 398; h indizea: 39. 65 ikerketa-proiektu lehiakorretan parte hartu du, eta horietatik 27tan izan da ikerlari nagusia; halaber, enpresa eta ikerketa-zentro ugariren kontratuetan egon da. Uniqual (2010-2011) adituen batzordeko kidea eta ANEP agentziako ebaluatzailea da, bai eta AEB, Italia, Portugal, Belgika eta Argentinako ikerketa-proiektuen ebaluazio-agentzietakoa ere. Gaur egun, European Research Council ERCko adituen paneleko kide da. Ingurumen Kutsadura eta Toxikologiako Sozietate Iberoamerikarraren (SICTA) kide sortzailea da, bai eta Disrupzio Endokrinoko lan-taldearena eta DareNet zebra-arrainen sustapenerako sarearena ere. 9 kongresu eta bileraren antolakuntza-batzordean parte hartu du, eta nazioarteko 22 kongresuren zientzia-batzordeko kide izan da. Steering Committee-ko kide (2007-2009), eta European Society for Comparative Physiology and Biochemistry ESCPBren Executive board-ekoa ere bai (2009tik); bertako lehendakaria izan zen 2011-2012 urteetan. EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko idazkari akademikoa izan da (2009-2010), eta Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Unitateko zuzendari-kargua izan du (2010-2011), baita Master eta Doktorego Eskolako zuzendari-postua ere (2012). 2013az geroztik, Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko zuzendaria da.
Cargo - Nota descriptiva
Biologia Molekularreko katedraduna
Tipo
Invitados