- Meshess of the Afternoon, Maya Deren, AEB, 1943, 14’
- Daisies, Vera Chytilová, Txekoslobakia, 1966, 75’
Gazteak zinean gure espazio txikiaren laugarren saioak atzera begiratzen du Zinemaren Historian, eta bertan pisu handia duten bi film aztertzen ditu. Maya Deren eta bere Meshes of the afternoonen eta Vera Chytilová eta bere Daisies famatuaren eskutik abangoardiako bi mugimenduren erakustaldi txiki bat egiten dugu: Estatu Batuetako zinema esperimentalaren eklosioa eta Txekiar Errepublikan jatorria duen Nová Vlna.
Hizkuntza zinematografikoaren mugak zabaltzen jarraitzearen aldeko apustua egiten duten bi film, ardatz beretik abiatuta: emakumearen presentzia kameraren aurrean eta atzean. Batetik, ametsa eta surrealismoa; bestetik, suntsipen morala. Analogikoa eta digitala, biak elkarrekin, espazio berean, areto berean.
Maya Deren Estatu Batuetako abangoardiako zinearen figura nagusietako bat da, mundu osoan Meshes of the Afternoon bere filmagatik ezaguna, bere bigarren senar Alexander Hammidekin batera zuzendua. 1917an familia judu batean jaioa, Derenek txikitan emigratu zuen Estatu Batuetara, eta 1928an lortu zuen nazionalitatea.
Bere ibilbide artistikoak zinea ez ezik, dantza, koreografia, idazketa eta argazkilaritza ere hartzen ditu. Meshes of the Afternoon filmak AEBn 40ko hamarkadan nagusi zen klasizismotik urrun zegoen zine esperimental eta abangoardistaren bidea ireki zuen. Hogeiko hamarkadan zine esperimentala landu zuten zinegile europar batzuen arrastoari jarraituz −haien artean Man Ray, Viking Eggeling eta Hans Richterri− film estatubatuarrera surrealismoa eta onirismoa ekartzearen aldeko apustua egin zuen Maya Derenek.
Derenen filmografia laburra goraipatua izan da bere garaikideen eta ondorengoen artean. Berrikuntza ekarri zuen film estatubatuarraren estetikan, eta kutsu psikoanalitikoz beteriko gaiak erakarri zituen, herrialde horretako filmografia esperimentalaren bidearen lehen mugarria ezartzeaz gainera.
Daisies filmari dagokionez, Vera Chytilová zinegile txekiarra figura nagusietako bat da 1960ko hamarkadako Txekoslovakiako Nouvelle Vague mugimenduaren barruan. Bere film berritzaile eta ez konbentzionalengatik eta gai sozial eta politikoei heltzeagatik da ezaguna.
Bere film ezagunenetako bat Daisies da, 1966an estreinatua eta gaur proiektatuko dena. Daisies film surrealista eta esperimentala da, bi gaztek −Marie Iek (Jitka Cherhovák antzeztua) eta Marie IIk (Ivana Kalbanovak antzeztua)− bizitako zoritxarrei buruzkoa. “Entsalada zanpatu delako soilik mintzen direnei eskainia” mezuarekin, bi Mariak ihesaldi ludikoetan nahasten dira, non jokabide hedonistetan murgildu eta, prozesuan, arau sozialei desafio egiten dieten.
Hirurogeiko hamarkadako Txekiar Errepublika sozialistan askatasuna ordezkatzen duten bi neskaren gehiegikerien eta bihurrikerien bidez, filmak galdera bat planteatzen du askatasun-gabetzearen statu quoarekin konformatzen den gizarte bati buruz.
Daisies goraipatua izan da bere estilo bisual ausartagatik, bere egitura narratibo zatikatuagatik eta bere gai feministengatik. Konbentzio zinematografiko tradizionalei aurre egiten dien film honetan, Chytilovák hainbat teknika erabiltzen ditu, besteak beste muntaia azkarra, collage moduko irudiak eta umore absurdua.
Estreinatu zenean, filmak polemika sortu zuen bere izaera subertsiboagatik, eta hasiera batean debekatu egin zuen Txekoslovakiako gobernuak. Hala ere, harrezkero txekiar zinearen lan enblematikotzat eta klasiko feministatzat hartzen da. Narrazioaren eta estetikaren ikuspegi ausartean inspiratu ziren zinegile eta artisten ondorengo belaunaldietan antzeman daiteke bere eragina.
Mugak gainditzeko eta publikoa zineaz eta gizarteaz dituen pertzepzioak birplanteatzera behartzeko Vera Chytilováren talentua erakutsiz, Daisiesek zinegintzaren industriari ekarpen garrantzitsua egiten jarraitzen du.
Meshess of the Afternoon, Maya Deren, AEB, 1943, 14’ + Daisies, Vera Chytilová, Txekoslobakia, 1966, 75’
Reserva: ZIKLOA GAZTEAK ZINEAN
FechaInicio: 2024-05-23
FechaFin: 2024-05-23
FechaAlta: 2024-03-26
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
FECHAS:
idReserva: EDDD16E4-4D43-49CF-8BE2-85F1DC831B6B
Fecha: 2024-05-23
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 20:45
TituloEventoEU: ZIKLOA GAZTEAK ZINEAN
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea